Landa Interneta

Urola Bailaran eta Tolosaldean besteak iristen ez diren lekuetan eskaintzen dugu Internet zerbitzua

Landa eremuko beharrak ikusirik, hari gabeko sistemen bitartez Internet zerbitzu profesionala eskaintzen dugu Urola Bailaran eta Tolosaldean, Guifi.Net proiektuaren barruan

Behar duzuna bakarrik kontratatu

Zure beharren araberako zerbitzua emango dizugu, behar duzuna bakarrik kontratatuko duzularik.

Tarifa errazak

Ulertzeko tarifa errazak, eta beharren arabera aldatzeko modukoak

Bertakoak

Zumaian kokaturik gaude, arreta zerbitzu hurbila eta pertsonalizatua eman dezakegularik

Oinarrizko tarifak

Zer behar, hura hartu

Interneta: Mega bat, Euro bat

Internetera konektatu nahi baduzu, gure tarifa oso sinplea da, zenbat megako abiadura, hainbeste euro hilean. BEZa aparate.


Antena eta routerra

Instalazioko materialen kostua batazbestean 150€-koa da.


Muntaia

Antena eta routerraren oinarrizko muntaiaren kostu batazbestekoa 150€-koa da, beti ere instalazioaren zailtasunaren arabera. Nahi baduzu, zuk egin dezakezu instalazioa.


Zerbitzu gehigarriak

Gehigarririk behar? 

Telefono Finkoa

Telefono finkoa behar baduzu, eskatu

IP Publiko eta finkoa

Behar baduzu, eskatu

Bestelako zerbitzuak

Pertsonen arazoak konpontzen saiatzen gara, beraz beste beharrik baduzu, eta lor baliteke, lortuko dugu.

Instalazio kostua zatitzeko aukera

Nahi baduzu, instalazio kostua kuotan zatitu dezakezu.

Eskaintza Berezia

12 Hilabetez 30 Mega kontratatuta  materiala eta instalazioa dohainik

30 Megako Interneta

Lasai nabigatzeko

36 ,00

hileko (BEZ barne)
  • 30 Mb/s Deskarga eta 10 Mb/s Igoera
  • Istalazaioa eta materiala dohainik
  • Guifi.Net Sarearen barruan
  • Datu mugarik gabe

10 Megako Interneta

Oinarrizko konexioa

12 ,00

hileko (BEZ barne)
  • 10 Mb/s Deskarga eta 3 Mb/s Igoera
  • 150€-ko instalakuntza eta 150€-ko material kostua
  • Guifi.Net Sarearen barruan
  • Datu mugarik gabe

Trafikoan oinarrituta

 Beste beharretarako

1,2 €/GB

 (BEZ barne)
  • Trafikoaren arabera kobratuko dizugu
  • 150€-ko instalakuntza eta 150€-ko material kostua
  • Guifi.Net Sarearen barruan
  • Abiadura maximoan ibili, datuen arabera ordainduz

Permanentziarik ba al dago?

Ez dago permanentziarik, nahi duzunean uz dezakezu zerbitzua arrazoirik eman beharrik gabe. Instalazioko konstua eta material kostua kuotetan banatzea erabaki baldin baduzu, falta zaizuna ordaindu beharko duzu. Instalaturiko ekipoa zeurea da materiala zuk ordaindu baduzu, beraz, nahi duzuna egin dezakezu, zuek gorde, guri saldu berriro behar ez baduzu edo beste norbaiti eman. Guk dohainik jarri badizugu, jasotzera pasako gara berreskuratu behar badugu.

Datu mugarik ba al da?

Ez duzu datu kantitate mugarik izango, nahi adina nabigatuko duzu. Kontratatukako abiaduran nahi adina ibil zindezke. Trafikoan oinarritutako tarifa baldin baduzu, mugarik ez duzu izango, baina mugak eta alarmak ezar ditzakegu ala eskatuta, hilabete amaieran sustorik ez dezazun izan.

Non dago estaldura?

Oraingoz, estaldura Zumaian, Arroa behea eta goiko zati batzuetan, Azpeitian, Azkoitian, Errezilen, eta Tolosaldean dugu, baina pixkanaka zabaltzen goaz.

Nolakoa da kontratua?

Hemen duzu kontratua ikusi nahi baduzu:  www.talaikide.com/condiciones-internet  

Nola ordaintzen da?

Hilabetero bidaliko dizugu faktura, transferentziaz ordaindu dezazun, beste beharrenbat ez baduzu behintzat, moldatu gindezkeelarik.